XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arantzazuko elizarekin zori berea ta antziñako kalbario-kutsua ederki gorde izan dula bai, ori azaldu bear degu.

Ain zuzen, zori berea.

Bi aldiz erroz-gora bota zuten ermitatxoa ta beste bi aldiz jaso.

¡Bein ta berrizko ermitagintza Ainhoan ere!.

Bota lenbizi, Prantziko matxinadaondoren, Españiakin gudu batean.

Bigarrengoz,(berria altxata ogei urtera), Napoleon'en gerratean, españiar eta ingelesak Lapurdin sartuta, erasoaldi batean.

Jaso berriz, kaperan bertan bizi oi zan-ermitauak jaso izan zun bibietan, erriagandik bildutako diruz.

Izenez, Jean Baptiste Beherecotche, larogei urtekin illa, 1825 garren urtean, azillaren 19'an.

Zori berea ez-ezik, baita antza galanta ere badu ermita arek gure Elizarekin antziñako kalbario-tankeran.

Bereala esango dizut Arantzazu euskal-Kalbarioa genula antziña, kutsu ori azken-gizaldian aztu ta galdu ba'zaio ere.

Ainhoko kapillak ez du ez aztu ta ez galdu; biziro darakus, erromesen begi-biotzera.

Parrokitik ermitara dijoan aldapa-goran, badizu kalbarioa edo guruz-bidea, bere amalau egonaldikin.

Eta tontorrean, ermitatik urbil, iru gurutze aundi dizkizu; erdikoak zortzi metro altura dizu eta Gurutziltzatuaren irudi aundi bat zintzilik.

Ermitak sarreran badizu, gañera, Doloretako Ama ere, bere Seme illa magalean dula.

Itz batez: Kalbario osoa.